XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gixajoa, gose da eta hotzak hilik dago. Onena egun batzuetan gelan eukitea izango da. Ez, nik uste dot onena libre iztea izango dala, gelan bakarrik eta kaiola barruan izten badogu penaz hilgo da.

Bakoitzak berarentzat onena dana adierazo dau, bakoitzak bere iritzia, berak uste dauana esan dau.

Iritziak emotea

Norberaren iritzia emotea norberak gai edo egoera bati buruz pentsatzen dauana adieraztea da.

Gure iritzia emotean ez dogu ahaztu behar beste batzuk, beharbada, ez dirala gugaz ados izango, eta beti ez dogula arrazoia geuk eukiko.

Honegaitik besteak esaten dabena entzun behar dogu eta euren iritziak errespetatu, nahiz eta ez etorri bat gugaz.

Ez doguz gure iritziak nahitanahiez besteen iritzien gainetik jarri behar.

Iritziak emoteko honango esamoldeak erabili daikezuz: Nire ustez..., nire iritziz..., uste dot...

Zeozegaz ados ez gagozala adierazteko: Ez nago ados..., ez nator bat..., ez dot uste...

Egin hiruzpalau pertsonako taldeak eta emon bakoitzak bere iritzia gai honeei buruz:

- Telebistako, kaleko iragarkiak gehiago erostera bultzatzen gaitue ala politak eta atseginak diralako agertzen dira telebistan?

Gainera, salgai dagoanaren kualitateak ezagutzeko bidea dira.

- Zer egin aisialdian?

Badoguz gustuko hainbat ekintza egiteko aukera ala honeen faltan telebista aurrean denpora larregi emoten dogu?

2 Ahal izan ezkero jarri zaiteze ados gai bakoitzari buruz iritzi bakar bat emoteko.

Halan ez balitz jaso iritzi guztiak eta taldeko batek zuen pentsakerea azalduko dau.

Talde guztiak euren iritzia adierazo eta gero jaso guztiak eta begiratu ea iritzi bakarra atera dozuen ala desbardinak atera diran; halan izan ezkero ikusi zein iritzi dan aldeko gehien dauana eta zeintzuk bakar batzuenak.